Hizkuntzak
2025eko Poesia Orduak. Victoria Eugenia. Irailak 8 eta 10
O Prentsa-oharra
2025 abuztuak 26 • 7:50
Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak.
Aurten ere bi antolatu dira, Victoria Eugenia Cluben, iluntzeko 19:00etan. Hilaren 8an, Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa (Jon Martin Etxebeste) eta hilaren 10ean, Itzalen tektonika (Itxaro Borda).
Gonbidapenak saio bakoitzaren egunean bertan goizeko 11:30etik aurrera eskuragai egongo dira webgune honetan eta Victoria Eugeniako leihatilan.
Maite Mutuberria ilustratzaileak egin du kartela.
Informazio gehiago beheko loturetan:
- Poesia Orduak: materiala (Dropbox).
- 2025eko Poesia Orduak (albistea).
