Hizkuntzak
Olaia Inziartek bigarren kontzertu bat eskainiko abenduaren 28an
O Prentsa-oharra
2026 uztailak 29 • 10:00
Abenduaren 27an eman behar duen kontzerturako sarrerak agortzear direnez, Olaia Inziarte abeslari eta kantugile nafarrak bigarren kontzertu bat eskainiko du abenduaren 28an arratsaldeko 19:30ean, Zerrautsa lanaren birari Victoria Eugenia Antzokian amaiera emateko. Inziartek Eric Deza (gitarra elektrikoa, efektuak), Gema Ines Murillo (gitarra elektrikoa eta akustikoa), Ander Unzaga (sintetizadorea, pianoa), Lore Nekane (baxua, sintetizadoreak) eta Josu Erviti (bateria, perkusioa) izango ditu lagun oholtzan.
Sarrerak uztailaren 30ean jarriko dira salgai 11:30etik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.
- Olaia Inziarte (Victoria Eugenia Antzokia, abenduak 27-28)
- Olaia Inziarte: informazioa eta irudiak (Dropbox)
