Hizkuntzak
Janus Lester taldeak "Popera" film musikala estreinatuko du Antzoki Zaharrean azaroaren 26an
O Prentsa-oharra
2026 urriak 26 • 11:00
Janus Lesterrek musika eta zinema elkartu ditu Poperan, bidean topatzen ditugun pertsonek gure begirada nola alda dezaketen kontatzeko. Poparen indarra, umorea eta emozioa lagun, bestelako bizitza bat elkarrekin irudikatzera gonbidatzen duen bidaia da. Azaroaren 26an, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean izango da hura osorik ezagutzeko lehen aukera: disko osoa estreinakoz entzun eta film musikala pantaila handian ikusteko hitzordua.
Sarrerak urriaren 27an jarriko dira salgai 11:00etik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
- Janus Lester, "Popera" (Antzoki Zaharra, azaroak 26)
- Janus Lester, "Popera": informazioa eta irudiak (Dropbox)
