Hizkuntzak
Juan Antonio Anteroren "Begi urdin bat" liburua aurkeztu da
O Prentsa-oharra
2026 otsailak 3 • 12:40
Begi urdin bat. Hungariar Kaldereroen historia eta jatorria Donostian liburua aurkeztu da gaur goizean prentsaurrean. Liburua, Juan Antonio Antero Aranzamendik idazle donostiarrak idatzi du. Edizio elebiduna da, euskaraz eta gazteleraz, eta Donostia Kulturaren babesa du.
Juan Antonio Antero Aranzamendik berak aurkeztuko du liburua datorren ostegunean, otsailaren 5ean, 19:00etan, Donostiako Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan egingo den ekitaldi ireki batean. Bertan, egilearen azalpenez gain, Victoriano Iraolari omenaldia egingo zaio Axular Dantza Taldeak bere omenez prestatutako zortziko berri baten bidez.
-
Liburuaren informazioa Prentsarentzat [Dropbox]
