Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2026 ekainak 8 • 9:15

Ekainaren 10etik irailaren 6ra Aiete Kultur Etxean Joseba Larratxe Josevisky ilustratzailearen lana izango da ikusgai Ilustratzailearen Txokoan.

Donostian arkitektura ikasketak egin zituen arren, bere ibilbidearen hasieratik komikigintza izan da bere grina. Hainbat egunkari, aldizkari eta hedabidetarako komiki eta ilustrazioak sortu ditu 2006az geroztik, hala nola, Berria, Xabiroi, Gaztezulo, Argia, H28 edo Nabarra.

2022an Ni ez naiz Mikel Laboa komikia sortu zuen Harkaitz Cano eta Unai Iturriagarekin batera. Lan honengatik 2023an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen, ilustrazioaren modalitatean.

Informazio gehiago ondorengo esteketan:

Kontaktua Kultur Ekintza