Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2025 ekainak 9 • 9:30

Ekainean erakusketa bikoitza egongo da Aiete Kultur Etxean: 

  • Ilustratzailearen Txokoa: Joseba Beramendi Expai. Ekainaren 11tik irailaren 7ra. 

Joseba Beramendi ilustratzailea eta komikigilea da, Xabiroi, Berria edo Gara bezalako euskal hedabideetan aritua. 2024an Pellokeriak ipuina ilustratu zuen (Mikel Zarate saria) eta Zu hor eta ni hemen album grafikoa argitaratu zuen. Haur eta helduei zuzendutako ikastaroak eta hitzaldiak ere ematen ditu.

  • Itzalaren argitasunean: agerikoaz haratago begiratuz. Josune García. Ekainaren 13tik irailaren 14ra.

Josune García artista bisual autodidakta da, eta bere ibilbidea Londresen hasi zuen pintura abstraktuaren bidez. 2017an Donostian egin zuen lehen erakusketaz geroztik, bere lana nazioarteko bildumetan ikus daiteke. Estilo intuitibo eta emozionalarekin, pinturaren bidez barne mundua azaleratzen du, argia eta itzala uztartuz adierazpen sakona sortzeko.

Informazio gehiago ondorengo esteketan:

Kontaktua Kultur Ekintza