Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2026 abuztuak 11 • 16:35

“Ezagutu Hiriko Aterpe Klimatiko Naturalak” jardueraren harrera bikainak le-hen edizio honetarako aurreikuspenak gainditu ditu

Aste Nagusiaren egitarauaren barruan lehen aldiz egiten ari den jarduerak aurreikusitakoa baino askoz interes handiagoa piztu du, eta pertsona ugari ari dira parte hartzen ibilaldi bakoitzean.

Ibilbideak gehienez 25 laguneko taldeentzat daude pentsatuta. Kopuru horri esker, parte-hartzaile guztiek gidaren azalpenak behar bezala jarraitu eta ibilaldiaz baldintza egokietan gozatu ahal izango dute.

Hain zuzen ere, muga hori dela eta, aldez aurretik online izena emateko sistema jarri zen martxan. Izena eman duten pertsonek plaza bermatuta dute eta, 25 laguneko taldea osatu arte leku librerik geratzen bada, aldez aurretik izena eman gabe topagunera zuzenean hurbiltzen diren pertsonek ere parte hartu ahal izango dute. Gehieneko kopurua gaindituz gero, aldez aurretik izena eman dutenek izango dute lehentasuna.

Lehen esperientzia honek atseginez gainditu ditu gure aurreikuspenak, eta agerian utzi du interes handia dagoela tenperatura altuko egoerei aurre egiten lagun diezaguketen hiriko espazioak hobeto ezagutzeko. Badakigu pertsona batzuk parte hartu ezinik gera daitezkeela, eta bereziki eskertzen dugu haien ulermena.

Lehen edizio honek izaten ari den harrera DKFestaketik oso kontuan hartuko dugu eta, hurrengo edi-zioei begira, txanda kopurua handitzeko aukera aztertuko dugu, pertsona gehiagok esperien-tziaz gozatu ahal izan dezaten.

Kontaktua Donostia / San Sebastián Festak