Hizkuntzak
Eulogy. Curtain Down. Okendo K.E. Urtarrilak 8
2025 urtarrilak 3 • 9:00
Urtarrilaren 8an, 18:00etan, agur esango diogu Eulogy erakusketari. Eduardo Chillida eragin handiko euskal artistaren jaiotzaren mendeurrena gogoratuz, diseinatzaile grafiko eta artista plastikoen nazioarteko aukeraketa zabal batek parte hartu du bertan.
Curtain Down moduan, Husmee, Eduardo Chillida 100 urte, Fundación Eduardo Chillida-Pilar Belzunce eta Donostia Kulturak solasaldi bat antolatu dute ondorengo laukotearekin: Óscar Mariné, Javier Mariscal, Mikel Chillida eta Alain Villastrigo.
Eulogyri buruz aritzeko aukera izango da: proiektuari buruz eta, noski, baita Eduardo Chillidari buruz ere.
Ekitaldiaren ondoren, 19:30ak aldera, Maddalen Arrecubiertak prestatuko luntxa izango da.
Informazio gehiago beheko loturetan:
- Oharra eta material grafikoa (bere garaian bidalitako informazioa)
- Erakusketa donostiakultura.eus-en
