Hizkuntzak
"Etxekoekin Sukaldean" V. Gastronomia Lehiaketaren emaitza
2026 abuztuak 14 • 22:10
Gastronomiazko Euskal Anaiartearen Kofradiaren, Eroskiren, Garbera Merkatal Gunearen, BCC Culinary Clubaren eta Donostiako Udaleko Osasun Publikoko atalaren laguntzarekin, Donostia San Sebastián Festak-ek antolatutako "Etxekoekin Sukaldean" V. Gastronomia-Lehiaketa jokatu da gaur arratsaldean Elkano kalean. Guztira 11 taldek hartu dute parte.
Estibaliz Nuñez, Lucia eta Martina Antoñanzas ama-alabek osatutako "Las 3 Champiñoneras" taldeak irabazi du. Bigarren postua "Los Cuisiniers" taldearentzat izan da, Josu Tebar Gaztambidek eta Danel Tebar Berridik (aita-semeak) osatutakoa, eta hirugarren postuan, talde handia eta hiru belaunaldik osatutakoa, "Herrerotarrak" taldea, Alvaro Herrero Busto, Julio Herrero Pordomingo, Saioa Herrero Gómez eta Izaro Herrero Gómezek osatutakoa.
