Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2026 otsailak 12 • 10:30

Aurten ere Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatutako Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak jarraipena izango du. Hiru saio egingo dira negua eta udaberriaren artean: otsailaren 24ean, martxoaren 21ean eta apirilaren 28an.

Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, hiru emakume zientzialari euskaldun ezagutzeko aukera izango da: Virginia Garcia Pena astronomoa, Usue Mori Carrascal matematikaria eta Mijo Lizarzaburu Garcia filosofoa. Elkarrizketak Ana Galarraga Aiestaranek egingo ditu.

Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.

Informazio gehiago ondorengo loturetan:

Kontaktua Kultur Ekintza