Hizkuntzak
'Emakume idazleen mundu bat': Noemí Trujillo. San Telmo Museoa. Azaroak 5
O Prentsa-oharra
2025 urriak 31 • 8:00
Azaroaren 5ean egingo da San Telmo Museoan Emakume Idazleen Mundu bat, 37. Nazioarteko Literatura Topaketa. Donostia Kulturak antolatu eta Luisa Etxenikek koordinatzen duen zikloan Noemí Trujillo egileak hartuko du parte. Slawka Grabowskak gidatuko du solasa. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, doakoa da eta sarrera librea izango du, jarleku guztiak bete arte.
Azaroaren 6an aurreikusita zegoen Gabriela Wiener idazlearen saioa, baina bertan behera gelditu da bisita, arrazoi pertsonalak direla medio.
Informazio gehiago:
- Emakume idazleen mundu bat: materiala (Dropbox).
- 'Emakume idazleen mundu bat': Noemí Trujillo San Telmon (albistea)
