Hizkuntzak
'Las fuerzas que mueven el mundo' liburuaren aurkezpena
2026 urtarrilak 22 • 10:00
El Orden Mundial kolektiboaren Las fuerzas que mueven el mundo liburua Ernest Lluch Kultur Etxean aurkeztuko da datorren urtarrilaren 27an 19:00tan. Liburuaren aurkezpena Fernando Saldaña egilekideak egingo du, eta elkarrizketatzaile lanetan arituko da Iñigo Artamendi.
Aurkezpenerako gonbidapenak urtarrilaren 23ko 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean eta kultur etxeetan (Loiolan izan ezik). 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
El Orden Mundial kolektiboak gaur egungo errealitatea mugitzen duten indar geopolitiko, ekonomiko eta teknologikoak modu bisual eta ulerterrazean azaltzen ditu liburuan. Mapek eta infografiek azken hamarkadetako aldaketa nagusien ibilbide argia eskaintzen dute, mundua nola funtzionatzen duen ulertzeko gakoak emanez.
- Ekitaldia Donostia Kulturaren web orrian.
