Hizkuntzak
Donostia Kulturak 2025eko memoria aurkeztu du
2026 otsailak 18 • 13:30
Gaur aurkeztu da Donostia Kulturaren 2025eko memoria.
Donostia Kulturak aurkeztutako balantzean, Donostiako herritarren parte-hartzea eta publikoaren erantzuna nabarmendu dira berriro ere. Urte horretan, Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketak 70 urte bete zituen, eta Jazzaldiak 60. edizioa egin zuen, gainera.
Sorkuntzari eskainitako inbertsio zuzenarekin (13.500.000 euro inguru) eta partaidetzari buruzko datu bikainekin itxi zuen Donostia Kulturak 2025eko ekitaldia. 281.580 sarrera erosi zituzten ikusleen eta San Telmo Museoko bisitarien artean. Kultur etxeek milioi bat bisita baino gehiago eta 14.262 ikasle izan zituzten. Liburutegiek 479.917 liburu utzi zituzten maileguan. Jazzaldia 180.000 lagunengana hurbildu zen...
Ekonomiari dagokionez, joan den ekitaldirako udalaren ekarpena 26.050.000 eurokoa izan zen, eta erakundeak berak 6.145.889 € lortu zituen.
Informazio gehiago loturetan:
