Hizkuntzak
"Cinegēmu: Fantasia eta beldurra Japoniako bideo-jokoan" erakusketa irekita Okendo Kultur Etxean
O Prentsa-oharra
2025 irailak 19 • 9:00
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteak, Animedon – Donostiako Bigarren Anime Topaketaren barruan, Cinegēmu: Fantasia eta beldurra Japoniako bideo-jokoan erakusketa aurkezten du. Erakusketa Donostia Kulturak eta Madrilgo Japón Fundazioak antolatu dute, DiGRAESen lankidetzarekin. Marçal Mora, Víctor Navarro eta Alejandro Rodríguez dira erakusketaren komisarioak, V15ek diseinatua. Erakusketa irailak 19tik azaroak 7ra irekita egongo da Okendo Kultur Etxean.
