Hizkuntzak
Billy Wilder protagonista Nosferatu 2026 zikloan
2026 urtarrilak 12 • 10:00
Datorren urtarrilaren 14an hasiko da Tabakaleran Nosferatu ziklo berria, Europaren erdialdeko Billy Wilder zuzendariaren figurari, XX. mendeko munduko zinemagintzaren izen gailenetakoari eskainia, Sunset Boulevard (1950) filmaren proiekzioarekin.
Egun berean, 18.00etan, lehenengo saioa baino lehen, “Billy Wilder. Anatomía de un genio” liburua aurkeztuko da. Aurkezpena Joxean Fernandezek (Euskadiko Filmategiko zuzendaria) moderatuko du eta bertan, Luis Alegre liburuaren koordinatzaileaz gain, argitalpenean parte hartu duten Fernando Trueba eta Marta Medina izango dira.
Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatu dute zikloa, Tabakaleraren eta Institut Valencià de Cultura – La Filmotecaren lankidetzarekin, eta 2026ko urtarriletik abendura bitartean garatuko da.
- Prentsa oharra eta irudiak (Dropbox)
- Billy Wilder protagonista Nosferatu 2026 zikloan (Berria)
- Lehen hiruhilekoaren programazioa (Web)
