Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2024 urriak 17 • 12:00

Daniela Forever eta Una ballena filmek ireki eta itxiko dute Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astea, urriaren 25ean hasi eta azaroaren 1ean amaituko dena.

Bi data horien artean, fantasiazko zinemak aurten eman dituen film luze eta labur onenen hautaketa bat proiektatuko da, eta hainbat jarduera egingo dira programazioa osatzeko. Gainera, beste euskal produkzio bat estreinatuko da Euskadin, Rich Flu (2024), Galder Gaztelu-Urrutiak zuzendua, eta beste film askoren artean ikusi ahal izango dira Bodegón con fantasmas (2024), denboraldiko sorpresa, Terrifier 3 (2024), Exhuma (2024) eta Oddity (2024).

Informazio gehiago eta programazio osoa ondorengo loturetan.

Kontaktua Carlos J. Plaza