Hizkuntzak
San Telmo Museoa: 'Atzokoak gaur: Papergintza' programa aurkeztu dugu
2026 martxoak 27 • 12:00
Gaur aurkeztu dugu San Telmon Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak egitasmoaren 2026ko edizioa, papergintza izango duena ardatz. Martxoaren 27tik apirilaren 12ra bitarte, gai honen inguruan erakusketa eta jarduerak izango ditugu museoan.
Aurkezpeneko argazki nagusian agertzen dira: Suberri Matelo eta Maite Errarte (Aranzadi Zientzia Elkartea), Ana Iza (museoko Jarduera eta Proiektuen teknikaria), Marino Ayala (papergintzako ingeniari teknikoa eta artisau papergintzan aditua), Ana López Loiarte (Donostiako Udaleko Kultura eta Gobernantza Irekiko zinegotzi delegatua), Susana Soto (museoko zuzendaria), Arkaitz Olea (museoko Bitartekaritza arduraduna), Juan Barbé (paperaren artisaua), Jaime Otamendi (Donostia Kulturako zuzendaria).
- Prentsa oharra eta material grafikoa (Dropbox)
