Hizkuntzak
Asun Balzola Elorza: liburuaren aurkezpena
2026 martxoak 30 • 12:40
Gaur, martxoak 30, aurkeztu da Asun Balzola Elorza: koloreekin pentsatzen zuen neskatoa izeneko albuma. Ekimen honen bidez, Asun Balzola Elorza ilustratzaile eta idazle handiari omenaldia egin nahi zaio bai eta bere lana haur berriei ezagutarazi ere.
Denonartean argitaletxeak plazaratu du albuma eta Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazleak eta Oihana Egaña Callejo ilustratzaileak sortu dute. Koloretan argitaratua, 36 orrialde eta azal gogorra ditu, eta 800 aleko tirada egin da. Liburua Donostia Kulturako haur liburutegietan egongo da eskuragarri eta ikastetxeetara ere iritsiko da Liburuka programaren bidez. Gainera, liburu dendetan erosi ahal izango da.
Informazio gehiago beheko loturetan:
- Asun Balzolari buruzko liburua: materiala (Dropbox).
- Asun Balzola Elorzari buruzko liburuaren aurkezpena (albistea).
