Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2025 abuztuak 12 • 21:15

Aste Nagusiko Paella Lehiaketaren zortzigarren edizioa gaur arratsaldean ospatu da Gros auzoko Katalunia plazan. Beste urte batez, Epaimahaiaren aldetik kalifikaziorik altuena jaso duen paella "Ilunpe" Elkarteko Tomas Nuñezek eta Jose Manuel Irigoyenek egindakoa izan da, iazko garaipena berretsiz.

Bigarren postuan Erregetxo taldeko Nerea Rey Vicente eta Jose Maria Rey Irastorza bikote donostiarra geratu da eta hirugarren postuan Idurre Aristizabal Castaño eta Ibai Turrilas Dorronsorok osatzen duten Izurun taldea. 12 bikotek hartu dute parte lehiaketan.

Kontaktua Donostia / San Sebastián Festak