Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2025 abenduak 3 • 12:00

Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak Dena egiteke dago, zinema tirokatu liburu kolektiboa aurkeztuko dute, Iratxe Fresnedak koordinatua, Nosferatu Bildumaren XIII. zenbakia. Argitalpena Nosferatu programazioaren Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak zikloari dagokio. Zikloa 2025. urte osoan zehar Tabakaleran garatzen ari da eta datorren abenduaren 17an amaituko da, Lucrecia Martelen La niña santaren (2004) proiekzioarekin.

Iratxe Fresnedak gaur, abenduaren 3an, aurkeztuko du saiakera hau, 19:00etan, Tabakalerako Zinema Aretoan, Jessica Hausnerren Lovely Ritaren (2001) proiekzioaren aurretik.

Kontaktua Carlos J. Plaza