Hizkuntzak
60. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa aurkeztu da
O Prentsa-oharra
2025 ekainak 27 • 12:15
Gaur goizean, Jon Insaustik Jai Jardueretako zinegotziak, abuztuaren 9tik 16ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusiko 60. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa iragarriko duen irudia, egitaraua eta oroitzapenezko piromusikala aurkeztu ditu Kontxako Erlojuetan. Aurten ere, Super Amara eta El Diario Vasco egunkarien babesa izango du Lehiaketak.
Aurtengo piromusikal berezia izango da: "60 Urtez, Sua izan gara" izenburupean, su artifizialen ikuskizun ikusgarriak hiru zuzeneko esku-hartze musikal izango ditu, ospakizunari indar emozional eta artistiko handiagoa emanez.
Kartelaren irudia Maite Rosenderen lana da.
