Hizkuntzak
2024ko Errege Magoen ibilbidea: aldaketa Loiolako Erriberetan
O Prentsa-oharra
2024 urtarrilak 4 • 12:00
Bihar, urtarrilak 5, Errege Magoek goizez Donostiako auzoetara egingo dituzten bisiten ibilbidean aldaketa txiki bat suertatu dela jakinarazten dizuegu; aldaketa, konkretuki Loiolako Erriberetan izango da.
Funikularreko plazatik Loiolako Erriberetaraino ibilbide zuzena honako hau izango da: Satrustegi hiribidea, Igeldo pasealekua, Pamplona kalea, Zumalakarregi hiribidea, Mikeleten pasealekua, Pio Baroja, Izostegi, P.Manuel Collado, Pio XII plaza, Madrid hiribidea, Aita Donostia, Zorroaga, Toribio Alzaga, Irun plaza, Gregorio Ordoñez, Bartzelona hiribidea, Pablo Sarasate, Otamendi, Humbolt.
Loiolako Erriberetatik Txomineko Arteleku plazaraino: Juan Zaragüeta, Loiola zeharbidea, Aintzieta pasealekua, Kristobaldegi bidea, Goikoenea.