Hizkuntzak
San Telmo Museoa: 'Amazoniak. Antzinako etorkizuna' erakusketaren aurkezpena
D Prentsa-deialdia
2025 urriak 30
10:30
San Telmo Museoak Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketa aurkezten du. San Telmo Museoak antolatu eta Centre de Cultura Contemporània de Barcelonak - CCCB - ekoitzitako erakusketa da. Claudi Carreras da komisarioa.
Erakusketak Amazoniako kulturari begirada korala eskaintzen dio eta bertako ahotsak aldarrikatzen ditu, artea, pentsamendua, zientzia edo aktibismoa oinarri hartuta, naturarekin bizitzeko, hazteko eta erlazionatzeko beste modu batzuk planteatzen dituztenak.
Oharra: argazkia 10:20ean egingo dugu erakusketa aretoan.
Partaideak
- Jaime Otamendi, Donostia Kulturako zuzendaria
- Carmen Garmendia, San Telmo Museoko aldi baterako erakusketen arduraduna
- Jordi Costa, CCCBko erakusketa burua
- Claudi Carreras, komisarioa
- Emilio Fiagama, huitoto herriaren buruzagia eta maloka egilea
- Andrés Cardona, artista bisuala
