Web mapa
Hizkuntzak
D Prentsa-deialdia
2025 urtarrilak 9
11:00

Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateak 50. urteurrena ospatuko du aurten eta antolatutako ekitaldiak aurkeztuko dira hedabideen aurrean. Programatutako jardueren artean, Donostia Kulturarekin elkarlanean antolatutako hitzaldi-zikloa nabarmentzen da, beste zientzia zabalkuntza, ikerketa eta transferentzia jardueren artean, eta Albert Fert eta Jean Marie Lehn Nobel Saridun bezalako gonbidatu bereziak izango dira. Aurkezpen ekitaldian Donostia International Physics Centerreko, Materialen Fisika Zentroko, zein POLYMAT eta CIDETEC ikerketa-zentroetako ordezkariak izango dira ere.

Partaideak

  • Jon Insausti, Donostiako Udaleko Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzi ordezkaria
  • Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko erretoreordea
  • Jon Mattin Matxain, UPV/EHUko Kimika Fakultateko dekanoa

Kontaktua Kultur Ekintza