Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Udaberriko programazioaren aurrerapen bat jarriko da salgai
Bihar, otsailak 16, jarriko da salgai udaberriko arte eszenikoen eta musika programazioaren aurrerapen bat. Guztira, 19 ikuskizun dira: zazpi kontzertu, sei antzezlan, bost dantza ikuskizun eta dantza jaialdi bat.
-
Oskarbi taldearen emanaldia San Telmo Museoan
Datorren larunbatean, urtarrilak 28, emanaldia eskainiko du Oskarbi taldeak San Telmo Museoan. Ibilbide luzea egin du taldeak 1966an sortu zenetik, eta erreferentziazkoa da euskal kantagintzan.
-
Donostia Kulturak 2022ko memoriaren balantzea aurkeztu du
Gaur aurkeztu da Donostia Kulturaren 2022ko memoriaren balantzea. Publikoaren erantzunak Donostia Kulturaren jarduera pandemia aurreko agertokira itzuli du, bai kopuruetan (leihatila, ikastaro, jaialdiak), baita asmoetan ere.
-
Euskal Herriko 15 talderen kontzertuak neguan Jazzaldiaren eskutik
58. Jazzaldiak tokiko 10 euskal jazz talde sartuko ditu bere programazioan uztailean. Eta urtarrilaren 16an abiatuko da horiek aukeratzeko prozesua. Hamabost emanaldi egongo dira Victoria Eugenia Club, Kutxa Kultur Kluba eta Altxerri aretoetan.
-
2022ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Hona hemen Donostia Kulturaren guneetako ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 8ra bitartean.