Web mapa
Hizkuntzak

Hermenautek liburu bat editatuko du Asterako, Antonio José Navarrok idatzia eta zinemako kanibalismoari eskainia; 2022ko Astearen programazioan jasoko den gaia, alegia.

Hannibal Lecter
Hannibal Lecter

Antonio José Navarro zinemako kazetaria eta idazlea da, eta aspalditik aritu da Astearen argitalpenetan kolaboratzen, besteak beste, American Gothic.

El cine de terror USA 1968-1980 (2007) liburu kolektiboaren koordinatzaile gisa eta Líbranos del mal. Un estudio cultural del cine de posesiones demoníacas y exorcismos (2021) liburuaren egile gisa, iazko Asterako Hermenautek editatua. Oraingoan saiakera bat idatzi du, fantasiazko zinema bere historian zehar kanibalismoaren gaiari hurbildu zaion moduan sakontzeko.