Web mapa
Hizkuntzak

Larrotxene

Kultur Etxea

Zinema, bideoa eta argazkia

2026 urriak 10

Larunbata

17:00 - 19:00

Larrotxene K.E.

0

Euskara / Haurrak

Zinema - Gure zinemagile-begirada

Larrotxene Bideoren eskutik, Harrobideo ikus-entzunezko sormen programa abiatu zen pasa den ikasturtean, zinemagintza, modu ludiko, esperimental eta kolektiboan lantzeko helburuarekin. 8–12 urteko haurrei zuzendua, Larrotxene Kultur Etxean egingo da, hilean bi larunbatetan, saio bakoitza 2 ordukoa izanik.

Lehenengo saioan, filmak ikusi eta hauek komentatuko dira. Enkuadreak ere sortuko dira, konposizioa eta ikuspegia ikasteko.

Oharra: Doakoa, izen-ematea urriaren 8ko 16:00etatik aurrera egin ahal izango da webgunean (saio honen fitxan automatikoki azalduko den matrikulatzeko botoiaren bidez). Jarduera horiek guztiek prestakuntza-ibilbide osoa osatzen dute, baina saio independente gisa ere funtziona dezakete, jarraitutasun-konpromisorik gabe. Saio honetan parte-hartzeko derrigorrezkoa izango da onartzea Donostia Kulturaren adingabeen irudiak eta irudi-grabaketak erabiltzeko baimenaren agirian jasotakoa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...