Web mapa
Hizkuntzak

Larrotxene

Kultur Etxea

Autoezagutza eta osasuna

ots. 28 - eka. 12 2024

Asteazkena

17:30 - 18:30

Larrotxene K.E.

46 €

Euskara / Haurrak

Heldu eta haur bat yoga egiten Beteta

Yoga, bai helduentzako eta baita haurren hazkuntzarako ere lagungarria da. Yogaren bidez familiek arnasketa eta erlaxazioa landuko dituzte. Aldi berean estresa, liskar egoerak, kontzentrazio-falta eta antzeko egoerei aurre egiteko baliagarria izango zaie. Haurrek eta familiek euren arteko harremana indartuko dute ikastaro honetan, postura desberdinei esker, animali zein ipuinetako pertsonaiak bihurtzen diren bitartean.

Programa

• Gelditzen ikasi... entzuteko.
• Mantren eta mudren bitartez gure agur pertsonala sortu.
• Oihaneko animalien Asanak.
• Gure altxor sekretua: pranayama
• Erlaxazioaren jolasa, oihanean.
• Entzuten ikasi...Harritzeko.
• Itsasoko animalien asanak.
• Pranayama jolasak.

Ikasleak eraman beharreko materiala
Arropa erosoa, esterila, manta txikia eta kuxina.

Oharra: Haurra pertsona heldu batekin joan beharko da.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...