Web mapa
Hizkuntzak

Larrotxene

Kultur Etxea

Zinema, bideoa eta argazkia

2026 azaroak 21

Larunbata

17:00 - 19:00

Larrotxene K.E.

0

Euskara / Haurrak

Teknika mistoen animazioa - Papereko irudiak pantailara

Larrotxene Bideoren eskutik, Harrobideo ikus-entzunezko sormen programa abiatu zen pasa den ikasturtean, zinemagintza, modu ludiko, esperimental eta kolektiboan lantzeko helburuarekin. 8–12 urteko haurrei zuzendua, Larrotxene Kultur Etxean egingo da, hilean bi larunbatetan, saio bakoitza 2 ordukoa izanik.

Laugarren saio honetan, aurrekoan sortutako marrazkiak eta margolanak eskaneatuko ditugu, irudi digitalak sortzeko. Ondoren, fotogramak elkartuz, taldean pieza labur eta esperimental bat sortuko dugu, gure irudiei mugimendua emanez.

Oharra: Doakoa, izen-ematea azaroaren 19ko 16:00etatik aurrera egin ahal izango da webgunean (saio honen fitxan automatikoki azalduko den matrikulatzeko botoiaren bidez). Jarduera horiek guztiek prestakuntza-ibilbide osoa osatzen dute, baina saio independente gisa ere funtziona dezakete, jarraitutasun-konpromisorik gabe. Saio honetan parte-hartzeko derrigorrezkoa izango da onartzea Donostia Kulturaren adingabeen irudiak eta irudi-grabaketak erabiltzeko baimenaren agirian jasotakoa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...