Hizkuntzak
Intxaurrondo kantuz 2023-2024 Izbe

Oharra: Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Larrotxene Kultur Etxera joan, e-posta bidali
Kanta herrikoien inguruko ikastaroa.
Programa
Kantu Jira ekimenaren barruan kokatzen den jarduera da tailer hau. Ekimena 2003. urtean sortu zen, Euskaldunon Egunkaria itxi izanarengatik protesta egiteko modu gisa. Orduan, Donostiako auzo ezberdinetako abesteko zaletasuna zuen jendea batu eta lehenengo kantaldi herrikoi bat antolatu zuen.
Geroztik, Kantu Jira erabat errotu da Donostian, auzoetan tailerrak egiten dira eta, kasu honetan Intxaurrondon, kantuak ikasi eta abesteko ikastaroa dago antolatua. Helburuak:
● Euskal abesti herrikoiak ezagutu.
● Musika-kultura herrikoiari jarraipena eman.
● Kantu Jira ekimenerako abestiak entseatu.
● Abesteko zaletasuna elikatu.
● Tarte atsegin bat pasa, lagun-giroan.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Komunikazioa
Técnicas para hablar en público Amagoia Lauzirika
martxoak 24 - ekainak 9
Ernest Lluch K.E.