Web mapa
Hizkuntzak

Larrotxene

Kultur Etxea

Haurrak Haurrak Haur antzerkia

2024 maiatzak 25 • 17:30

Larrotxene K.E.

Hizkuntza: euskara

Doan aretoa bete arte

Esan, galtzerdi maitea photo

"Istorio kontalari bikaina zen gure aitona. Bere galtzerdi dendan jasotzen zituen istorio guztiak; handi zein txikiak, argi zein ilunak, koloretsuak zein zuri-beltzak. Asko ikusia zen galtzerdi-denda hura eta are gehiago ikusiak ziren bertako galtzerdiak". Zapotxin aitonaren galtzerdi-dendara joango da bisitan, aitona, ordea, ez da inondik ageri. Hala ere, altxor txiki bat utzi du Zapotxinentzat.

Antzerkiak bidaia txiki-handi bat planteatzen du eta publikoa guztiz mugilduko da, uneoro bat-batekotasunak pisu handia baitu ikuskizunean. Bertso musikatu mordoa biltzen duen istorioa da. Galtzerdiek kontatuko dizkiote protagonistari beren jabeen abenturak eta Zapotxinek bere herria nola eta nork sortua izan den ulertuko du. Modu harrigarri batean, Elbira Zipitria ikastolen sortzailea, Lazkao Txiki, sare joslea eta beste zenbait lagun izango ditu bisitan Zapotxinek. Publikoak eta denok ozen errepikatuko dute: Esan, galtzerdi maitea!

Adina: 3-10 urte.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...