Web mapa
Hizkuntzak
Besterik

ots 17 - mai 27 2027

Asteazkena

17:00 - 19:00

Larrotxene K.E.

115 €

Euskara / Haurrak

Neska bat kamerarekin filmatzen

S8mm formatuak irudi pertsonal eta poetikoak sortzeko dituen aukeretan sakontzeko ikastaro teoriko- praktikoa. 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat pentsatua, ikastaro honen asmoa teknologia honen arintasun eta berehalakotasun potentzial artistikoa deskubritzea eta esperimentatzea da, zinema gure eskuen luzapen bihurtzeko aukera emanez.

Programa
● Ikuskatze kolektiboen bidez, zinemagile analogikoen lanak ezagutu eta eztabaidatzea.
● Super 8 kamerarekin filmaketak egitea, formatuaren berezko baldintzak kontuan hartuz.
● Errebelatze-prozesua, prozedura kimiko ekologikoak erabiliz (kafea, zitrikoak…), irudiak eskuz sortzearen esperientzian murgilduz.
● Azken erakusketa: tailerraren azken egunean egindako filmaketaren emaitza.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi