Hizkuntzak
Teknika mistoen animazioa (I). Fotogramaz fotograma Harrobideo
Larrotxene Bideoren eskutik, Harrobideo ikus-entzunezko sormen programa abiatu zen pasa den ikasturtean, zinemagintza, modu ludiko, esperimental eta kolektiboan lantzeko helburuarekin. 8–12 urteko haurrei zuzendua, Larrotxene Kultur Etxean egingo da, hilean bi larunbatetan, saio bakoitza 2 ordukoa izanik.
Hirugarren saio honetan, bideo labur bat grabatuko dugu eta haren irudiak fotogramaka inprimatuko ditugu. Irudi horien gainean marraztu eta margotuz, mugimenduarekin esperimentatuko dugu eta ikus-entzunezko hizkuntzaren aukerak aztertuko ditugu.
Oharra: Doakoa, izen-ematea azaroaren 5eko 16:00etatik aurrera egin ahal izango da webgunean (saio honen fitxan automatikoki azalduko den matrikulatzeko botoiaren bidez). Jarduera horiek guztiek prestakuntza-ibilbide osoa osatzen dute, baina saio independente gisa ere funtziona dezakete, jarraitutasun-konpromisorik gabe. Saio honetan parte-hartzeko derrigorrezkoa izango da onartzea Donostia Kulturaren adingabeen irudiak eta irudi-grabaketak erabiltzeko baimenaren agirian jasotakoa.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Uso creativo de la inteligencia artificial para audiovisual Alberto Padierna
azaroak 2 - azaroak 20
Larrotxene K.E.
-
Literatura
Hitza ekintza denean… Antzerkia irakurketaren bitartekaritzan Intza Alkain, Idoia Gereñu
urriak 31
San Telmo Museoa
Albisteak
- Ikastaroak 2026-2027: matrikulazio epea luzatu da urriaren 4ra arte 2026.09.28
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
