Hizkuntzak
Teatro gestual (Avanzado) (+55) Mafalda Saloio

Mafalda sloio (1976), Antzerki fisikoan Jacques Lecoq Nazioarteko Antzerki Eskola (Paris) eta Gizarte Komunikazioan Lisboako Unibertsitate Teknikoan prestatua.
Antzezlea eta antzerki-zuzendaria da. Prestakuntza pedagogikoaren arloan 1999tik antzerki eta adierazpen dramatikoko irakasle gisa lan egiten du.
https://www.mafaldasaloio.com/eu/
Jolasak gure bizitzako une askotan laguntzen digu, eta jakin-minerako, aurkikuntzarako, sorkuntzarako eta beste pertsona batzuekin modu aske eta espontaneoan elkartzeko atea da.
Egitaraua
1. zatia: Gorputza eta ahotsa komunikatzeko tresna gisa
Gorputza eta ahotsa irekitzeko landuko dugu, gorputza eszena-jolaserako prestatzen laguntzen duten hainbat teknikaren bidez.Gorputzaren kontzientzia: nire gorputza espazioan eta nire gorputza taldearekin mugimenduan.Ahotsa eta gorputza desblokeatzeko arnasketa- eta ahots-ariketak.Gorputza eta hitza esnatzeko jolasak eta dinamikak. Konfiantzazko dinamiketan oinarrituta, lantaldea indartzea, jolasetik abiatuta.
2. zatia: Jolaserako oinarriak
Nola jolastu? Entzutea, ekintzaren fokua, ekintza-erreakzio-ariketak, gatazka, kontrastea, jolasaren benetakoa eta absurdua onartzea, konfiantza izatea eta ikaskideei jolasean laguntzea.
3. zatia: Inprobisatzea jolasaren plazerretik abiatuta
Musika eta objektuekin inprobisatzea.Aktorearen plazerra publikoarekin jolastean.Sormenezko idazketa, jolasetik abiatuta.
4. zatia: Jolasa eta egunerokoa
Ikasturte amaieran, taldea prest badago, hainbat jolas-ariketa egingo ditugu kalean.
Pubikoa: 55 urtetik gorakoentzat eta aldez aurretik Teatro Gestual iniciación ikastaroa egindutenentzat (Plus 55)