Web mapa
Hizkuntzak
Zinema, bideoa eta argazkia

Iragandako ekitaldia

Larrotxene K.E.

240 €

Euskara

Joseba Beristain irudia

Lehen oharra: Ez da beharrezkoa aldez aurretik musika-ezagutzak izatea.

Bigarren oharra: Martxoaren 16tik 18ra bitartean ez da klaserik egongo.

Ikastaroaren helburua soinu-banda bat nola sortzen den ulertzea da. Horrela, ikasleek soinu-banda bat definitzeko eta sortzeko oinarrizko tresnak jasoko dituzte.

Programa
● Soinu-banda bat elementu narratibo bihurtzea ahalbidetzen dituzten oinarriak aztertuko ditugu.
● Ikus-entzunezkoen arlorako musikaren azpian dauden oinarrizko kontzeptuak ikertuko ditugu.
● Zinemaren historian musikak izan duen bilakaera aztertuko dugu.
● Ikus-entzunezko lan batean musikak betetzen dituen funtzioak definituko ditugu.
● Zineman musikak hartu ditzakeen kategoriak aztertuko ditugu.
● Musika-gidoi bat zertan datzan aztertuko dugu.
● Musika-ekoizpenaren oinarriak ikusiko ditugu, bai kudeaketaren ikuspegitik (aurrekontuak, plangintza, etab.), bai ikuspegi teknikotik (DAW, samples, etab.)
● Hori guztia ariketa praktikoetan oinarrituta.

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi