Hizkuntzak
Salsa y bachata Aritz Egizabal
Pausoak ikasi, dantzatu eta gozatu erritmo latinoa duten bi estilo hauekin. Pixkanaka dantza latinoen lehen pausoak ematen ikastea: Salsa 1.denboran eta batxata…Era berean, erritmoa, teknika, musikaltasuna eta koordinazioa lantzea. Ekitaldi desberdinetan dantza “soziala” egin ahal izateko teknikak ezagutuko ditugu, konexioa eta bikotearen arteko harremana landuko dira, besteak beste.
Programa
• Salsa eta batxataren pauso basikoak ikastea (indibidualki)
• Estilo bakoitzeko musikalitatea lantzea
• Posizioa, postura, heltzeko modu egokia eta konexioa ikastea bikoteka dantzatu ahal izateko.
• Bikoteka pauso basikoak aplikatzea.
• Estilo bakoitzaren bira basikoak ikastea (bai indibidualki baita bikoteka ere)
• Besoen eta hanken koordinazioa.
• Salsa eta batxataren figura basikoak ikastea.
• Pauso libreak lantzea, aurrerago bikoteka gaudenean sartu ahal izateko.
• Figura pixkat konplexuagoak ikastea, lehenengo hiruhilekoan ikasitako teknikatik hasiz.
• Lehenengo bi hiruhilekoetan ikasitako teknika garatzea eta leuntzea, bikotearekin hobeto konektatzeko eta teknika lantzeko, dantzatzen hobeto ikusteko.
• Dantza sozialera bideratutako dantzen gida eta harrera lantzea.
• Urrats libreak bikotean aplikatzea.
Ikasleak eraman beharreko materiala: Arropa eta oinetako erosoak.
