Hizkuntzak
Portzelana hotza Laura de la Iglesia
Portzelana hotza ore malgu eta moldagarria da, eskulanetan erabiltzen dena. Nagusiki kola binilikoa, maizena eta elastikotasuna ematen dioten beste osagai batzuk ditu. Ez da labean sartu behar, airean lehortzen baita eta denborarekin gogortu egiten baita. Horrekin, irudiak, miniaturak, apaingarriak egin daitezke.
Programa
• Portzelana hotza egiten ikastea. Nola maneiatu, tindatu, margotu eta kontserbatu.
• Pitzadurak saihesteko eta akats komunak konpontzen ikasteko aholkuak.
• Piezak modelatzeko eta lotzeko oinarrizko teknikak
• Pintaketa eta akabera
• Dekorazio objektu desberdinak sortzea: argazki markoen dekorazioa, arkatzen euskarria, poto birziklatuen tapak...
Ikasleak eraman beharreko materiala
Materialak: portzelana hotza, kola binilikoa, pintura akrilikoak, maizena, olioa edo eskuetako krema, alkohola gelean.
Oinarrizko erremintak: plastikozko arrabola edo akrilikoa, labana edo kuterra, puntzoiak, guraize txikiak, zurezko zotzak, belakiak eta pintzelak.
Lehenengo egunean proiektu bakoitza egiteko behar den materiala zehaztuko da.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Ginkgo biloba, fosil biziduna Ainhoa Lekuona
azaroak 21
San Telmo Museoa
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Teknika mistoen animazioa (II). Papereko irudiak pantailara Harrobideo
azaroak 21
Larrotxene K.E.
Albisteak
- Ikastaroak 2026-2027: matrikulazio epea luzatu da urriaren 4ra arte 2026.09.28
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
