Web mapa
Hizkuntzak
Arte plastikoak eta eskulanak

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

238.00

Gaztelania

Pintura con técnicas mixtas Beteta

Obra berean teknika piktoriko desberdinak erabiliz ikastea eta esperimentatzea. Pinturako hainbat teknika edo material (akuarela, kolorezko arkatza, akrilikoa, tinta, tenpera, pigmentuak, paperak, objektuak) eta euskarriak konbinatuz lan egingo dira.

Urrats desberdinak erabiliz, lan bereziak egingo dira, esperimentazioa izango da bidea.

Programa

• Hiruhileko bakoitzean hainbat teknika piktoriko aurkeztuko dira, bakoitza bere aldetik, banaka. Ondoren, irakasleak ariketak proposatuko ditu, erakutsitako teknikak esperimentatzeko eta konbinatzeko.

• Ikasturtea amaitzeko, ikasle bakoitzak bere proiektu pertsonalean lan egingo du, irakaslearen ikuskaritzapean.

Ikasleak eraman beharreko materiala

Arkatzak, ikatz-ziria, papera, kartoiak, mihiseak, zurak. Erabilitako tekniken araberako pinturak (akuarelak, pigmentuak, olioak, pastelak), pintzelak, espatulak.

Deskargak

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi