Web mapa
Hizkuntzak
Autoezagutza eta osasuna

2023 urr. 16 - 2024 mai. 13

Astelehena

16:30 - 18:00

Loiola K.E.

179.00

Gaztelania

Loto-lore bat Unsplash Beteta

Mindfulness edo arreta osoa meditazio mota bat da, bizi garen momentu konkretuan erabat kontziente egoten ikasteko. Hemengoa eta oraina bizitzean datza. Arreta gaur egunari zuzentzen ikasten dugunean, iraganean trabatzeari eta etorkizunaz kezkatzeari uzten diogu.
Tailer honetan, Mindfulness meditazio-ariketak egingo ditugu, bizitzarekiko dugun jarrera hobetu ahal izateko, eta horrek eragin positiboa izango du gure bizi-kalitatean, baita gure osasun fisiko eta psikikoaren hobekuntzan ere.

Programa

1. Hiruhilekoa
• Mindfulness, bizitza beste modu batean ikusteko modua.
• Gaur egunean ainguratzeko mindfulness ariketak.
• Mindfulness ariketak gauzak diren bezala begiratzeko.
• Pentsamendu mugatzaileak onartzeko eta kudeatzeko mindfulness ariketak.

2. Hiruhilekoa
• Emozioetan arreta jartzeko eta hauek onartzeko mindfulness ariketak.
• Gupida eta autokonpasio tankerako mindfulness ariketak.
• Norberarekiko eta besteenganako maitasun ariketak.
• Etab.

3. Hiruhilekoa
• Mindfulness ariketa ezberdinen praktikarekin jarraitzea.

Ikasleak eraman beharreko materiala
Arropa erosoa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi