Hizkuntzak
Luzatze ariketak eta jarrera hezkuntza Prokulturako irakaslea
2023 urr. 19 - 2024 mai. 30
Osteguna
17:00 - 19:00
238.00
Euskara

Oharra:
Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Egia Kultur Etxera joan, e-posta bidali
Gorputzaren jarrera eta luzapenak lantzeko ikastaroa. Gorputza zaintzeko bidean, hura hobeto ezagutzea ezinbestekoa da. Hau izango da ikastaro honen oinarria. Jarrera egokiak izaten ikasiko dugu, gorputzaren erosotasuna eta batez ere funtzionalitateari begiratuz.
Luzapenen bitartez landuko dugu gorputz jarrera. Teknika hau baliatuz, gure organismoaren funtzionamenduaren kalitatea hobetuko dugu, egiturak tentsio gabetuz, artikulazioen malgutasuna areagotuz edota sabel-hormaren mugikortasuna bermatuz ere.
Edonorentzat onuragarria den teknika bat da, bizkarreko arazoak dituenentzat, zurruntasunerako joera duenarentzat edo kirol-lesioren bat izan duenarentzat, baina baita ongizate fisiko hutsa bilatzen duenarentzat ere.
Programa:
• Jarrera-higienea. Oinarrizko printzipioak
• Arnasketa-ariketak
• Luzatze eta malgutasun ariketak
• Erlaxazioa. Oinarrizko oinarria
• Jarrera-higienea: jarrera berreziketa
• Arnasketa- ariketak
• Luzatze eta mugimendu ariketak
• Erlaxazioa
• Jarrera-higienea
• Arnasketa ariketak
• Luzatze eta tonifikazio ariketak
• Erlaxazio sakona
Nori zuzendua: Helduak
Ikasleak eraman beharreko materiala: Arropa eta oinetako egokiak, banda elastikoa, pilota txikia eta esterila.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Antzerkia eta dantza
Baile en Línea (+55) A Prokulturako irakaslea
urriak 16 - maiatzak 20
Larratxo K.E.