Web mapa
Hizkuntzak
Zinema, bideoa eta argazkia

api 5 - api 16 2027

Astelehena, Asteartea, Asteazkena, Osteguna, Ostirala

17:00 - 20:00

Larrotxene K.E.

200 €

Gaztelania

Lujan Blancoren argazkia

Ikus-entzunezko proiektuetarako lokalizazioak aurkitu, ebaluatu eta kudeatzeko prozesuan oinarritutako kokapen sailean sarrera eta sakontze ikastaro praktikoa. Gidoiaren analisia, landa-lana eta tresna profesionalak uztartuko dira, filmaketak bai sormenaren aldetik bai logistikoki bideragarriak izan daitezen prestatzeko.

Programa
Lokalizazioen sailerako sarrera
● Lokalizazioen arduradunaren eginkizunak ekoizpen taldean ezagutzea.
● Zuzendaritzarekin, arte sailarekin eta ekoizpenarekin duen harremana jakitea.
● Espazioaren garrantzi narratiboa ezagutzea.

Gidoiaren analisia kokalekuen ikuspegitik
● Espazioetara bideratutako gidoiaren desglosea egiten ikastea.
● Premia tekniko eta estetikoak identifikatzea.
● Gidoia benetako eskakizunetara egokitzea.

Scouting-a eta dokumentazioa
● Kokalekuak bilatzeko metodoak ezagutzea.
● Argazkilaritza teknikoa eta erreferentzia bisualak ikastea.
● Kokalekuen datu-baseak eta artxiboak egitea.

Kudeaketa eta baimenak
● Izapidetze legala eta administratiboa ezagutzea.
● Jabeekin eta erakundeekin negoziazioa egitea.
● Aseguru, kontratu eta kostu desberdinak ezagutzea.

Filmaketaren logistika
● Sarbideak, garraioa, ekipamendua aztertzea.
● Talde teknikoekin koordinazioa egitea.
● Espazioa filmaketara egokitzea.

 

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi