Web mapa
Hizkuntzak
Musika

2026 uztailak 22

Asteazkena

18:00 - 19:00

San Martin Merkatua

Doan

Ele bitan / Haurrak

Nire lehen soinuak. Abentura musikal handi baten lehen nota

Izen ematea

Doako sarrera, izen-ematea beharrezkoa. Familiak, 0 - 3 urte bitarteko haurrekin

Bereziki txikienentzat eta haien familientzat pentsatutako esperientzia musikala. Nire lehen soinuak. Abentura musikal handi baten lehen nota, 0-3 urte bitarteko haurrek, heldu batek lagunduta, soinuaren mundua ezagutuko dute jolasaren, abestien, mugimenduaren eta instrumentuen bidez. Horrela, garapen sentsoriala, emozionala eta motorra modu natural

Oraingoan, lurraren fruituek gure musika-jokoen erdigunea hartuko dute. Fruta, barazki eta euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko abestiek ingurune abegitsua sortuko dute, lotura afektiboak indartzeko eta bizitzako lehen urteetatik musikarekiko plazera pizteko.

Sistema pedagogiko egiaztatu baten bidez —MusikaNaiz musika sortzailea eta musikoterapia zentroa— naturalagoa eta ludikoagoa izaten da musikaren arloko heziketa. Hala, hiru egunez, musika izango da adierazi, parte hartu, elkartu eta ikusarazteko tresna.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi