Web mapa
Hizkuntzak
Irratia

Iragandako ekitaldia

Casares K.E.

30 €

Euskara / Haurrak

haur irrati tailerra

Jolasean eta praktikan oinarrituta, neska-mutilek irratiko oinarrizko teknikak ikasiko dituzte tailer honetan, eta, haiek erabiliz, beren irudimena eta sormena areagotu, gozatu eta esploratuko dute. Horri esker, modu original, pertsonal eta librean komunikatzeko espazio eta modu berri bat aurkituko dute.

3 saio izango dira: Urtarrilak 22, 29 eta otsailak 5.

Programa

• Soinua, teoria ariketa praktikoen bitartez.
• Irratia espazio gisa (estudioa eta tresnak).
• Ahotsaren erabilera, lokuzio-ariketak.
• Musikaren aukerak, emozioak, erritmoa, kokapena...
• Soinu-efektuak, soinuak artisau-eran sortzea.
• Edizioari eta audio muntaiari buruzko oinarrizko printzipioak.
• Soinu-ipuin bat sortzea.


Nori zuzendua: Haurrak (8-12 urte)

Maider Uriartek eta Inko Martinek Lan Esperimental Onenaren Ondas saria jaso zuten 2025ean Mare podcastagatik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi