Web mapa
Hizkuntzak
Literatura

mar. 7 - mai. 23 2024

Osteguna

19:00 - 20:30

Ernest Lluch K.E.

75.00

Euskara

Matrikulazio epea amaitu da
Beñat Sarasola

Ikastaro honetan XIX. eta XXI. mende arteko zenbait ipuin irakurri eta landuko dira. Saio bakoitzean ipuin bat aztertuko da, eta beraz, ikasleak aurrez eraman beharko du irakurrita ipuina saiora. Ahalik eta modu xehetuenean aztertuko dira, eta idazleek erabilitako teknika eta baliabide narratiboak azaleratzen ahaleginduko gara. Saioak dialogikoak dira, hots, irakasleak ez ezik ikasleek parte hartzen dute beren iruzkin, irakurketa, eta abarrekin. Kurtsoan zehar, aurrez irakurritako ipuinekin konparaketak egingo dira baita ere, ikusteko nolako eboluzioa izan duen ipuingintzaren genero literarioak duela bi mendetik hona.

Matrikulatuek aurrez eskuratu ahal izango dituzte ipuinok koaderno batean.

1- Edgar Allan Poe, “Bihotz salataria” (1843) –itzul. Koro Nabarro–

2- Gustave Flaubert, “Bihotz sinplea” (1877) –itzul. Patxi Apalategi–

3- Charlotte Perkins Gilman, “Hormako paper horia” (1892) –itzul. Ana Morales–

4- James Joyce, “Arabia” (1914) –itzul. Irene Aldasoro–

5- Franz Kafka, “Metamorfosia” (1915). –itzul. Anton Garikano–

6- Katherine Mansfield, “Lehenbiziko dantzaldia” (1921) –itzul. Anton Garikano–

7- Ernest Hemingway, “Francis Macomberren bizitza labur zoriontsua” (1936) –itzul. Javi Cillero, Xabier Olarra–

8- Flannery O’Connor, “Ez da erraza gizon on bat aurkitzea” (1955) –itzul. Itziar Otegi–

9- Ingeborg Bachmann, “Aldibereko” (1972) –itzul. Idoia Santamaria–

10- Alice Munro, “Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak” (2001) –itzul. Isabel Etxeberria–.

Datak:

Martxoa: 7, 14 eta 21
Apirila: 11, 18 eta 25
Maiatza: 2, 9, 16 eta 23

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi