Web mapa
Hizkuntzak
Autoezagutza eta osasuna

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

90 €

Gaztelania

Iniciación al bosque comestible
Baso jangarria basoetan inspiratutako bioaniztasun handiko landare, zuhaitz eta beste hainbat elementuk osatzen duten agroekosistema bat da. Espezie ezberdinentzat bizileku eta elikagaiak sortzen badira ere, orokorrean gizakiontzako baliagarriak diren espezieak dute presentzia esanguratsua.
Azalpen teoriko eta praktika konkretuen bitartez, espazioaren diseinua, honen mantenua, basoaren auto-ongarriketa deszentralizatua, landare eta animalien espezieen segida naturala, esku tresnen erabilera, haziak, landareen biderkatzea eta beste hainbat gauzatan trebatzeko aukera izango dugu.
 
Programa
 
- Baso jangarriaren diseinua. Elementu ezberdinak, segida ekologikoa, bideak eta bioaniztasuna handitzeko elementuak
- Klima atlantiarrera egokitutako frutarbol eta basoko zuhaitzak
- Eredu desberdinak: segida ekologikoan oinarritutako eredu agroforestalak (nekazaritza sintropikoa), baso jangarriak, basogintza naturala, permakultura…
- Lurraren emankortasuna handitzeko teknika ezberdinak: konposta, azaleko konposta, azpiak egitea (akoltxatuak), ongarri berdeak eta zuhaitz bidezko ongarriketa.
- Landareen, animalien eta bizidunen arteko elkarlaguntza harremanak
- Gaixotasun eta izurriteekiko prebentzio trikimailuak eta hauen sendatze moduak
 
Ikasleak eraman beharreko materiala

Apunteak hartzeko materiala.
Baratzean ibiltzeko arropa aproposa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi