Hizkuntzak
Herri-kanten laborategia Itziar Navarro
Beteta
Ikastaro honetan euskal herri-kantak taldean ematen ikasiko da, bereziki, polifonian edo hainbat ahotsetara. Ahoz transmititu diren herri-errepertorioetan jarriko da arreta. Hortaz, ez da musika-irakurketa ezagutzarik beharko: kanturako zaletasuna, besterik ez.
Klasean Euskal Herriko zein beste kulturetako kantuen entzunaldi komentatuak egingo dira, grabazio historikoetatik hasi eta gaur eguneko kantarietaraino, herri-kantaera desberdinen ezaugarriak identifikatu eta pixkanaka barneratzen joateko helburuarekin. Ikastaro hau Thierry Biscaryk eskaintzen duen “Kantu herrikoiak barnetik” ikastaroaren osagarri da. Aipatutako ikastaroa egin izana lagungarria izango da laborategi honetan parte hartzeko.
- Euskal herri-kanten ezagutzan sakontzea (errepertorioak, estiloak…).
- Taldeko kantua eta polifoniarako gaitasuna lantzea (nork bere ahotsari eusten ikastea, bigarren eta hirugarren ahotsak sortzea,tinbreari eta harmoniari erreparatzea…).
- Ikastaroaren amaieran kantaldi bat eskaintzea.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Encuadernación Prokulturako irakaslea
urriak 15 - maiatzak 13
Lugaritz K.E.
-
Antzerkia eta dantza
Teatro (Intermedio) Prokulturako irakaslea
urriak 19 - maiatzak 31
Lugaritz K.E.
Albisteak
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
- Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du 2025.02.19
