Web mapa
Hizkuntzak
Humanitatea eta zientzia

ots. 29 - eka. 6 2024

Osteguna

16:30 - 18:30

Okendo K.E.

115.00

Gaztelania

Matrikulazio epea amaitu da
Las guerras en la Grecia clásica

Ikastaroak Greziako Aro Klasikoaren historia bistaratuko du garai hartan gertatutako bi konfrontazio
beliko nagusiak ardatz moduan hartuz: Gerra Medikoak eta Peloponesoko Gerrak. Erabakigarriak
izan ziren biak identitate grekoaren eraikuntzan.

Antzinaroan Grezia ez zen estatu bakarra izan. Kontrakoa, grekoen lurraldea hainbat hiri estatuk
osatzen zuten. Polis bakoitzak ezaugarri kultural eta politiko bereziak zituen eta, ondorioz, ohikoa zen
beraien arteko gatazkak sortzea. Hala, gerrak garrantzi berezia zeukan hiri estatuen antolamenduan
eta bere funtzionamendua bere bizikoa da Grezia Klasikoa ulertu ahal izateko.

Programa

• Gerra: kontzeptu unibertsala eta Antzinaroko herrien ikuspuntua.
• Heladea, komunitate berezia. Sorrera eta panhelenismoa: hizkuntza, polis eta gurtza. Arazoak eta konponbideak: kolonizazioa eta gobernu ereduak.
• Esparta eta Atenas. Bi polis hegemoniko elkarren kontra.
• Gerra Medikoak, pertsa eta grekoen arteko konfliktoak. Inperio Pertsa: sorrera eta hedapena.
• Herodoto: lehen historialaria eta Gerra Medikoen narratzailea.
• Lehen Gerra Medikoa: Joniarren matxinada eta Maratongo gudua.
• Bigarren Gerra Medikoa: Termopilas, Artemiso, Salamina eta Platea.
• Gerra Medikoen ondorioak: Deloseko Liga eta Atenastar Inperioa.
• Peloponesoko Gerra, grekoen arteko gatazka. Deloseko Liga vs. Liga Espartarra.
• Tucidides: historialaria, militarra eta Peloponesoko Gerren narratzailea.
• Peloponseko Gerra: faseak, protagonistak, garapena eta amaiera.
• Peloponesoko Gerraren ondorioak: Atenasen gainbehera eta Espartaren nagusitasuna.

Ikasleak eraman beharreko materiala
Apunteak hartzeko materiala.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi