Web mapa
Hizkuntzak
Musika

2023 urr. 18 - 2024 eka. 5

Asteazkena

10:00 - 12:00

Casares K.E.

238 €

Euskara

Matrikulazio epea amaitu da
Pertsona gitarra jotzen

Oharra:
Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Casares-Tomasene Kultur Etxera joan, e-posta bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo deitu 943 35 11 49 telefonora.

Gitarra kurtso bat, erdi mailatik aurrera sakontzeko. Hari-instrumentu honen ezaugarriak eta jotzeko teknikak ezagutu ondoren, zailtasun handiagoa duten melodiak ikasi eta landuko ditugu ikastaro honetan.

Programa
• Solfeo minimo bat ikastea kurtsoan zehar kontzeptuak ulertzeko. Tablaturak eta musika idazteko modu ezberdinak irakurtzen ikastea. Akordeen izenak ulertzea.
• Melodiak jotzen ikastea.
• Akorde bereziagoak aurkeztea, eta aurretik ikasiak errepasatzea.
• Postura egokiak lantzea teknika ona edukitzeko.
• Akordeetan gehiago sakontzea gitarraren mastil osoan eroso aritzera iritsiz.
• Erritmo bereziagoak eta arpegio teknika lantzea.
• Eskala ezberdinak ezagutuz inprobisazioa sustatzea.
• Kantuen gitarra akordeak moldatzea akonpainamenduak hobetzeko.
• Kantuak ateratzen saiatzea.
• Gitarra jotzeko teknika bereziagoak aurkeztea, afinazioak, armonikoak, gitarra elektrikoko teknikak...

Ikasleak eraman beharreko materiala
Gitarra bat. Boligrafo bat eta karpeta bat apunteak gordetzeko.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi