Hizkuntzak
Flamenco Askoa Etxebarrieta 'La Pulga'
Flamenko dantzaren hastapen ikastaroa, erritmoa, konpasa, dantza eta koreografia ikastera bideratua.
La Pulgak mugimendua eta musikaltasuna ardatz dituen prestakuntza-proposamen bat proposatzen du,
inguru dinamiko eta atsegin batean arte horri buruzko oinarrizko nozioak eskuratzeko.
Programa
• Flamenkoaren "palo" desberdinak landuko dira: rumbak, tangoak, buleriak, tientoak, soleareak, seguirillak, etab.
• Hastapen ikastaroa denez, ikasleen mailaren arabera, estilo edo "palo" errazagoak edota konplexuagoaklanduko dira.
• Flamenkoaren egile aunitzen musika sorkuntzak baliatuko dira koreografiak jorratzeko.
• Konpas eta erritmoen gutxieneko ezagutza irakatsiko da, eskuak eta oinak instrumentu gisa erabiliz.
• Zapateatuaren oinarrizko teknika irakatsiko da. Ez dira zapata bereziak behar. Edozein oinetako mota erabili daiteke.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Oinetako bereziak ez dira beharrezkoak, ikasteko gogoa eta ilusioa besterik ez.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Encuadernación Prokulturako irakaslea
urriak 15 - maiatzak 13
Lugaritz K.E.
Albisteak
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
- Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du 2025.02.19
