Web mapa
Hizkuntzak
Humanitatea eta zientzia

ots 4 - mai 13 2027

Osteguna

10:30 - 12:30

Ernest Lluch K.E.

135 €

Euskara

Schopenhauer, Kierkegaard, Camusen irudia

Ikastaro honetan Arthur Schopenhauer, Søren Kierkegaard eta Albert Camusen pentsamenduan sakontzea proposatzen dugu; izan ere, hiru egile horiek funtsezkoak dira giza existentziaren galdera handietako batzuk ulertzeko.

1. Unitatea. Schopenhauer: borondatea eta sufrimendua
• Arthur Schopenhauerren bizitza eta testuingurua.
• Mundua borondate eta errepresentazio gisa.
• Desira sufrimenduaren iturri gisa.
• Ezkortasun filosofikoa.
• Artea, errukia eta uko egitea sufrimenduari emandako erantzun gisa.
• Schopenhauerren eragina filosofia eta kultura garaikidean.

2. Unitatea. Kierkegaard: existentzia indibiduala eta hautua
• Søren Kierkegaarden bizitza eta testuingurua.
• Sistema filosofiko abstraktuen kritika.
• Norbanakoaren garrantzia.
• Larritasuna, etsipena eta askatasuna.
• Existentziaren estadioak: estetikoa, etikoa eta erlijiosoa.
• Fedea eta jauzi kualitatiboa.

3. Unitatea. Camus: absurdoa eta matxinada
• Albert Camusen bizitza eta testuingurua.
• Absurdoaren kontzeptua.
• Sisiforen mitoa lanaren azterketa.
• Suizidioari buruzko galdera.
• Matxinada absurdoari emandako erantzun gisa.
• Elkartasuna, duintasuna eta giza konpromisoa.

4. Unitatea. Gaurkotasuna eta ikuspegi garaikidea
• Arazo existentzialen gaurkotasuna.
• Zentzu-krisia gaur egungo gizartean.
• Indibidualismoa, ziurgabetasuna eta esanahiaren bilaketa.
• Ideia hauen aplikazioak eguneroko bizitzan.
• Azken eztabaida eta hausnarketa bateratzailea. 

Ikasleak eraman beharreko materiala:  Koadernoa apunteak hartzeko eta boligrafoa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi